Berriak

Atzealdea Urtarriletik apirilera sukaldaritza tailer bat eskainiko da

Izena emateko epea urtarrilaren 13tik 17ra egongo da zabalik formulario bidez

2025·01·10


Alegiako Kultura batzordeak antolatuta, urtarriletik apirilera sukaldaritza tailer bat eskainiko da. Saioak hilabeteko azken astelehenetan izango dira eta lehen hirurak herriko elkarte gastronomikoetan izango dira. Urtarrilaren 27an Intxurre elkartean izango da, otsailaren 24an Txintxarri elkartean eta martxoaren 31n Gure Etxea elkartean; hirurak 18:30ean hasita. Ikastaroa ixteko, dastaketa bat izango da kultur etxean apirilaren 28an. Ikastaroa Arzak jatetxean ari den Lander Cornago sukaldari alegiarrak eta Altzoko jatetxeko sukaldari den Jokin Zabalak eskainiko dute.

Parte hartzaileek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta prezio horretan elkarteetako hiru saioetan eta dastaketan hartu ahal izango dute parte. Elkarteetako saioetan prestatzen den janaria, saioaren ostean elkartean bertan jango dute parte hartzaileek. Otordu horretan elkartean egiten den gastua, parte hartzaile bakoitzaren kontu izango da. Elkarteetako saioetan parte hartu gabe ere izango da dastaketan parte hartzeko aukera. 20 euroko kostua izango du. Bertan izena emateko aukera aurrerago zabalduko da.

Izena emateko epea urtarrilaren 13tik 17ra bitartean egongo da zabalik eta lotura honen bidez egin behar da. Batzordetik herritarrak ikastaroan parte hartzera animatu nahi dira.