Berriak

Atzealdea Urte berriko lehen futbol partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko futbolariek

Jubenil eta kadete mutilak eta infantil neska izango dira etxean ariko diren hiru taldeak

2022·01·05


Urte berriarekin batera denboraldiko bigarren fasea hasiko da asteburuan Intxurreko futbolari askorentzat. Erregional eta kadete mutilak igoera faseak jokatzen hasiko dira. Erregionalek Touringen zelaian ekingo diote fase berriari larunbatean 17:15ean. Kadete mutilek berriz Aretxabaletaren aurka etxean jokatuko dute larunbatean 10:00etan.

Gorengo mailako neskek eta jubenil mutilek kopa izango dute jomuga denboraldiko bigarren zati honetan. Neskek oraindik astebeteko atsedena izango dute eta mutilek Euskaldunaren aurka jokatuko dute igandean 16:00etan etxean.

Azkenik, infantil mailako bi taldeek lehen fasearekin jarraituko dute oraindik. Neskek etxean jokatuko dute larunbatean 12:00etan Goierri Gorri Aren aurka eta mutilak Idiazabalen ariko dira larunbatean 11:45ean.