Berriak

Atzealdea Urtea korrika agurtu zuten San Silbestre lasterketan parte hartu zutenek

Nahi baino parte hartze txikiagoa izan arren, maila ezberdinetako proba politak ikusi ahal izan ziren

2023·01·02


2022 urteko azken egunean egin zen Alegiako San Silbestre lasterketaren hamaikagarren ekitaldia. Ordutegi, kokaleku eta ibilbide berriarekin egin zen eta aurreko ekitaldietan baino parte hartze txikiagoa izan arren, lasterketa politak ikusi ahal izan ziren. Haurren mailan hiru lasterketa egin ziren ibilbide ezberdinekin. Helduen probak berriz ia lau kilometroko ibilbidea izan zuen, zirkuitu luzeari hiru itzuli emanez. Herritar dezente gerturatu zen irteera eta helmuga puntura eta giro polita izan zen goizean zehar.

Tolosaldeko Atariak egindako argazki galeria duzue lotura honetan.