Berriak
Atzealdea UTT Erronka mendi lasterketan Alegiako anoa postuetan bolondres izan nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea
2025·05·21

Irailaren 13an UTT Erronka mendi lasterketa jokatuko da. Tolosaldeko tontor ugari zeharkatuko ditu eta Alegiatik ere igaroko da. Anoa postu bat jarriko da herrigunean eta beste bat Marea inguruan. Herrigunean bi txanda izango dira, bakoitza 10 pertsonakoa. 10:20tik 13:30era eta 13:30etik 16:30era. Marean ere bi txanda izango dira, baina kasu honetan txanda bakoitzean bi lagun nahikoa izango dira. 11:30etik 14:30era eta 14:30etik 18:00etara.
Bada, anoa postu horietan egoteko bolondresak behar dira eta interesa duten herritarrek zabalik dute izena emateko epea. Lotura honen bidez eman daiteke eta antolakuntzak aurrerago emango ditu xehetasun gehiago.