Berriak

Atzealdea UTT Erronka mendi lasterketarako 15 bolondres behar dira irailaren 13rako

Plazan edo kiroldegian egon beharko da 11:00etatik 15:00etara eta interesatuek alegiakoudala@gmail.com helbidean eman dezakete izena

2025·07·29


Irailaren 13an UTT Erronka mendi lasterketa igaroko da Alegiatik. Alegian anoa postu bat egongo da plazan eta parte hartzaileei dutxatzeko aukera ere eskainiko zaie kiroldegian. Bada, egun horretan aipatu bi puntuetan egoteko 15 bolondres behar ditu antolakuntzak. 11:00etatik 15:00etarako ordutegian egon beharko lukete bolondres horiek. Interesatuek alegiakoudala@gmail.com helbidera mezu bat idatzi dezakete izena eman nahi dutela adieraziz. Bolondres guztiek dagokien asegurua izango dute eta egun horretan gauean Iruran egingo den bolondresen afarira gonbidatuta egongo dira.