Berriak
Atzealdea Uztailaren 10era bitartean aurkeztu litezke 2019-2020 Imserso programarako eskaerak
2019·07·02
Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek zabaldu dute 2019-2020 Imserso kanpainarako izena emateko epea. Programa horretan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da ondoko baldintzetakoren bat betetzea. Horietako bat, Espainiar Sistema Publikoko Pentsioen jubilazio pentsionista izatea da. Bestetik, alarguntasun pentsionistek ere hartu dezakete parte, 55 urte beteta dituzten kasuetan. Beste pentsio mota baten edo langabezia prestazioen onuradunek ere hartu dezakete parte, 60 urte beteta dituzten kasuetan. Azkenik, 65 urtetik gorako Gizarte Segurantzako Sistemaren titularrek edo onuradunek ere hartu dezakete parte. Pentsionisten ezkontide edo izatezko bikoteek laguntzaile moduan hartu dezakete parte eta horiei ez zaie baldintzarik eskatuko.
Izena emateko epea zabalik da eta lehen fasean uztailaren 10era bitartean aurkeztu litezke eskaerak. Eskaerak aurkezteko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan behar da eta informazio gehiagorako 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke.