Berriak

Atzealdea Uztailaren 15eko 18:00etatik uztailaren 19a amaitu arte Lurraldebuseko autobusek Sutargi lantegian izango dute geraleku bakarra

Uztailaren 20ko goizeko lehen zerbitzuek jada normaltasunez funtzionatuko dute, ohiko geralekuekin

2026·07·10


Alegiako festak direla eta, Lurraldebuseko autobusen geralekuek aldaketak izango dituzte uztailak 15etik 19ra bitartean. Uztailaren 15eko 18:00etatik uztailaren 19a amaitu bitartean, Lurraldebuseko autobusek Fabrensa industriaguneko Sutargi lantegiaren aurrean izango dute geraleku bakarra. Behin festak amaituta, uztailaren 20ko lehen zerbitzuek jada normaltasuna berreskuratuko dute, ohiko geralekuekin.