Berriak
Atzealdea Uztailaren 15eko haur parkea ur-jolasez hornitua izango da
11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik aurrera izango da eskolako patioan
2024·07·09

Uztailaren 15ean, astelehena, haurrentzako ur-jolasez hornituriko jolas parkea egongo da jaien barruan. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik aurrera gozatu ahal izango dute txikienek parkeaz eta ur-jolasak izango direnez, uretarako jantziak eramateko gomendioa egiten da.