Berriak

Atzealdea Uztailaren 15etik 19ra ospatuko dira Alegiako jaiak

German Intxaustiren jaiotzaren mendeurrenean, familiako kideek jaurtiko dute txupinazoa

2026·07·08


Ate joka ditugu aurtengo Alegiako jaiak. Uztailaren 15ean arratsaldez hasiko dira eta uztailaren 19ko gauera bitartean, jai giroa izango da nagusi herrian. German Intxausti argazkilari eta txistulariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da aurten eta bere sendiak izango du jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa botatzeko ohorea. Ohiko ekitaldiak eta berrikuntzak tartekatzen dituen egitaraua prestatu du Festa batzordeak eta segidan duzue egitarau osoa eta baita digitalean eskuratzeko aukera ere:

ASTEAZKENA 15

18:00. Alegiako erraldoi eta buruhandiekin, Ibarrako erraldoiekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.

19:00. Txupinazoa Intxausti familiaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.

Ondoren, Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.

21:00. Zahagiardoa zubian.

22:00. Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.

OSTEGUNA 16

Karmen eguna

09:30. Albo-Kalteak taldeak alaituriko diana.

12:15. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan.

16:00. Mus txapelketa udaletxeko arkupetan.

16:00-20:00. Haurrentzako ur parkea eskolako patioan.

19:00. Bertsolariak plazan.

Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Nerea Elustondo.

Gai-jartzailea: Olatz Irazustabarrena.

21:00. Zahagiardoa plazan.

22:30. Korrontzi taldearen kontzertua plazan.

OSTIRALA 17

09:30. Lucia, Ane eta Xanet trikitilariek alaituriko diana.

09:30. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.

11:30. Jubilatuentzat hamaiketakoa plazan.

Ondoren, Iñigo Etxenike DJarekin dantzaldia.

11:30-13:30. Haurrentzako parkea eskolako patioan.

14:00. Haurren bazkaria plazan eta nerabeen bazkaria zubian.

Ondoren, haur jolasak Txintxarri gaztelekuak antolatuta.

16:30. Haurrentzako parkea eskolako patioan.

Bukaeran apar festa.

18:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.

20:00. Bingoa plazan.

21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoan.

22:00. Deabru Beltzak taldearen Su Talka emanaldia kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta.

00:00. Akerbeltz taldearen kontzertua plazan.

LARUNBATA 18

09:30. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.

11:00. Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.

12:00. 2025 urtean jaiotako haurrei omenaldia plazan.

Ondoren, sagardo dastaketa sardina eta txorizo erreekin.

18:00. Two Much Circus taldearen ‘Double Bill’ emanaldia plazan.

Ondoren, haurrentzako merienda.

19:00. Pilota jaialdia Elorri pilotalekuan.

Alegiako XII. Pilota txapelketako finalak.

-Lau t’erdian: Beñat Gorostidi (Zazpi Iturri)-Ander Iraeta (Tolosa).

-Binaka: Harkaitz Murua (Intxurre) eta Julen Sotil (Larraun)-Ander Etxaniz (Antzuola) eta Aimar Segurola (Gazteleku).

20:00. Bingoa plazan.

21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoko plazan.

22:00. Rockalean taldearen kalejira Larraitz auzotik abiatuta.

00:00. DJ Risas plazan. 80-90 hamarkadetako musikatik hasi eta gaur egungoraino.

IGANDEA 19

09:30. Kalejira berezia, herriko txistulari ohiekin.

12:15. Rondalla Alaitasunaren emanaldia plazan.

Ondoren, Kalean txaranga kalez kale ibiliko da egun guztian zehar.

17:00. Sokamuturra plazan.

18:00. Haurrentzako trial zirkuitoa eskolako patioan Irene Caminosen eskutik.

19:30. Irene Caminosen erakustaldia eskolako patioan.

20:30. Bingoa plazan.

21:00. Zahagiardoa plazan.

22:00. Mas Vale Madre taldearen kontzertua plazan.

Ondoren, Txintxarria erre eta jaiak agurtuko ditugu.

‘Gau eta egun beldur barik’ programa

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko jaietan eta jarduera sozial guztietan. 24 orduz martxan izango da 900 840 111 telefono zenbakia eta larrialdietarako 112 zenbakira deitu beharko da.