Berriak
Atzealdea Uztailaren 15etik 20ra ospatuko dira Alegiako jaiak
2025·07·09

Badatoz Alegiako jaiak. Uztailaren 15etik 20ra bitartean ospatuko dira eta Festa batzordeak bete-beteko egitaraua prestatu du. Uztailaren 15ean arratsaldez hasiko dira eta lehen bi egunen ostean, osteguna atseden eguna izango da eta ostiralean berrekingo zaio egitarauari, igandera bitartean. Udaletik herritarrak eta kanpotik datozenak festez gozatzera animatu nahi dira, beti ere errespetuz jokatuz. Segidan kontsultatu daiteke egitaraua eta lotura honetan egitarau digitala duzue eskura:
ASTEARTEA 15
18:00. Alegiako erraldoi eta buruhandiekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.
19:00. Txupinazoa Paula Del Pozoren eta Iñaki Artolaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera jaien hasiera iragartzeko.
Ondoren, Joxe Mendizabalekin dantzaldia plazan.
21:00. Zahagiardoa plazan.
22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan.
Dantzari gonbidatuak: Julen Rodriguez Flores alegiarra eta Mickael Conte. Martin Harriague koreografoaren ‘A_live’ koreografia dantzatuko dute.
Jarraian, Joxe Mendizabalekin dantzaldia plazan.
ASTEAZKENA 16
Karmen eguna
09:30. Albo-Kalteak taldea alaituriko diana.
12:15. ‘Errimak Bi Oinetan’ emanaldia Haatik Dantza Konpainiaren eskutik plazan.
18:00. Jose Mari Orbegozoren dantza erakustaldia plazan.
Ondoren, dantzaldi librea.
20:30. Bingoa plazan.
21:00. Zahagiardoa zubian.
22:30. Puro Relajo taldearen kontzertua.
OSTIRALA 18
09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.
09:30. Eider eta Maider trikitilariek alaituriko diana.
11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa.
Ondoren, Iñigo Etxenike DJarekin dantzaldia.
11:30-13:30. Haurrentzat ur parkea eskolako patioan.
14:00. Haurren bazkaria plazan eta nerabeen bazkaria zubian.
16:00. Haurrentzat ur parkea eskolako patioan.
Bukaeran apar festa.
18:30. Ertza konpainia (Alegia). Dantza akrobatiko afro garaikidea “UN’WE” (Aurrestreinaldia) eta “OTEMPODIZ”.
19:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.
Jarraian, bingoa.
21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoan.
22:00. Elektrotxufla taldea kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta.
00:00. Klabelin Komik taldearen kontzertua.
LARUNBATA 19
09:30. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.
11:00. Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.
12:00. 2024 urteetan jaiotako haurrei omenaldia plazan.
Jarraian, sagardo dastaketa sardina eta txorizoarekin.
18:00. ‘Garbijai’, Eidabe taldearen emanaldia eskolako patioan.
Ondoren, haurrentzako merienda.
19:00. Bertsolariak plazan.
Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Xabat Ilarregi eta Alaia Martin.
Gai-jartzailea: Iker Iriarte.
21:00. Zahagiardoa plazan.
22:00. Suthai batukada taldearen kalejira.
22:30. Pilota jaialdia Elorri pilotalekuan.
Alegiako XI. Pilota txapelketako finalak. 4terdian eta binaka nagusien mailak.
00:00. Disco TK.
IGANDEA 20
09:30. Kalejira berezia, herriko txistulari ohiekin.
12:15. Getariako musika bandaren emanaldia plazan.
Ondoren, Laskotxaranga kalez kale ibiliko da, egun guztian zehar.
17:00. Sokamuturra plazan.
19:30. Talka taldearen ‘Gure soinua’ emanaldia plazan.
21:00. Zahagiardoa plazan.
22:30. Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.
00:00. Txintxarria eta jaiak agurtuko ditugu.