Berriak
Atzealdea Uztailaren 16an jokatuko den 3x3 saskibaloi txapelketarako izena emateko epea zabalik ekainaren 28ra bitartean
LH 5etik DBH4 bitarteko neska-mutilek hartu ahal izango dute parte maila ezberdinetan
2019·06·17
Alegiako jaien barruan, azken urteetan egin den moduan, 3x3 saskibaloi txapelketa bat jokatuko da gaztetxoen artean. Uztailaren 16an jokatuko da aurten eta parte hartzaileek zabalik dute izena emateko epea. Alebin, infantil eta kadete mailako neska-mutilek hartu dezakete parte edo beste modu batera esanda, LH5 mailatik DBH4rainoko gaztetxoek. Izena emateko azken eguna ekainaren 28a, ostirala, izango da eta kultur etxean eman behar da izena.