Berriak
Atzealdea Uztailaren 2an Jubilatuen Eguna ospatuko da
Izena emateko epea ekainaren 12tik 17ra egongo da zabalik jubilatuen egoitzan eta 20 euroko prezioa izango du
2023·06·08

Uztailaren 2an, igandea, Jubilatuen elkarteak Jubilatuen Eguna ospatuko du. 11:15ean hildako bazkideen omenezko meza izango dute eta 14:00etan bazkaria kultur etxean. Bazkalostean adinez nagusien diren bazkideei plaka bana emango zaie. Aurten Javiera Zubillaga Landaburu eta Juan Jose Ayestaran Arin izango dira omenduak.
Izena emateko epea ekainaren 12tik 17ra egongo da zabalik, jubilatuen egoitzan 11:00etatik 12:00etara eta txartelek 20 euroko prezioa izango dute.