Berriak
Atzealdea Uztailaren 3an Jubilatuen Eguna ospatuko da
2022·06·10
Uztailaren 3an, igandea, Jubilatuen Eguna ospatuko da. Alegiako jubilatuen elkarteak antolatzen duen eguna izaten da eta ohi bezala, hildako bazkideen omenez egingo den mezarekin hasiko dute. 14:00etan bazkaria izango da kultur etxean eta ondoren omenalditxo bat egingo zaie adinez nagusienak diren bazkideei, plaka bana emanez. Aurten, Maria Teresa Agirre Ormazabal eta Joxe Ermina Eskisabel izango dira omenduak.
Bazkarirako txartelek 20 euroko prezioa izango dute eta ekainaren 13tik 17ra bitartean erosi ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, jubilatuen egoitzan 11:00etatik 12:00etara.