Berriak

Atzealdea Uztailaren 4ko UTT Erronka proban bolondres izan nahi dutenentzako bilera irekia egingo da ekainaren 10ean

18:30ean hasiko da udaletxean eta probak eskatzen dituen alor ezberdinetan esku bat bota nahi dutenei bertaratzeko deia egiten zaie

2026·06·03


Uztailaren 4an Tolosaldea Ultra Trail Erronka mendi lasterketaren bigarren ekitaldia egingo da. Aurtengoan Alegian izango da irteera eta helmuga eta guztia ondo antolatze aldera, egun horretan esku bat bota nahi duten bolondresei begirako bilera ireki bat egingo da ekainaren 10ean, asteazkena, 18:30ean udaletxean. Laguntzeko prest daudenei bilera horretan parte hartzeko deia egiten zaie.