Berriak
Atzealdea Uztailaren 6an haurren 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da Elorri Aldapak antolatuta
2024·06·20

Elorri Aldapak antolatuta, uztailaren 6an haurren 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da 9:00etatik aurrera eskolako patioan. LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2 mailetako gaztetxoek hartu ahal izango dute parte eta izena emateko epea zabalik da. Kultur etxean edo elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke eta taldearen izena eta partaideen datuak zehaztu behar dira.
Elorri Aldapatik gaztetxoak parte hartzera animatu nahi dira eta atsedenaldi garaian hamaiketakoa banatuko zaie parte hartzaile guztiei.