Berriak
Atzealdea Uztailaren 6an Jubilatuen Eguna ospatuko da
2025·06·09
Uztailaren 6an, igandea, Jubilatuen Eguna ospatuko da. 11:15ean hildako bazkideen omenez meza izango da eta 14:00etan bazkaria kultur etxean. Bazkari horretan adinez nagusien diren bazkideei oroigarri bana emango zaie. Aurten Itziar Intxausti Arregi eta Manuel Renovales Echave izango dira aitortza jasoko dutenak.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek ekainaren 16tik 21era bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak elkartearen egoitzan 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez diren jubilatuek 40 euro.