Berriak

Atzealdea Uztailaren 6an ‘Mesede bat egitearren’ kale antzerkia eskainiko da 19:30ean plazan

Trapu Zaharra konpainiaren obra da eta hautagai politiko baten komeriak kontatzen ditu

2023·06·29


Udako kultur egitarauaren barruan, uztailaren 6an, osteguna, ‘Mesede bat egitearren’ antzezlana eskainiko du Trapu Zaharra konpainiak 19:30ean plazan. Hautagai politiko batek aurre-kanpainan, garaile bezala agertzen den momentuan, beldur eszeniko agerraldi bat jasaten du. Alderdiak eta ikuslegoek, Alderdiko afiliatuak funtzioan, ezinezko edo ia-ezinezko konponbidea bilatuko dute.