Berriak
Atzealdea Uztailaren 8an infantil eta kadete mailetako 3x3 txapelketa egingo du Elorri Aldapak
2023·06·13
Helduen mailan egingo duen moduan, Elorri Aldapa saskibaloi taldeak infantil eta kadete mailetako gaztetxoentzako txapelketa bat egingo du uztailaren 8an, larunbata. 9:00etan hasiko da eskolako patioan eta 13:00ak aldera amaituta izatea espero dute.
2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak infantil mailan ariko dira eta 2007an eta 2008an jaiotakoak kadete mailan. Izena emateko epea zabalik dago eta parte hartu nahi duten taldeek bi modutara eman dezakete izena. Kultur etxera joanda edo elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzita, taldearen izena eta partaideen datuak bidaliz.
Elorri Aldapatik gaztetxoak txapelketan parte hartzera animatu nahi dira eta herritarrei eskolako patiora hurbiltzeko gonbita ere egiten zaie.