Berriak

Atzealdea Uztailaren 8tik 11ra Donosti Cup lehiaketako partidak jokatuko dira Elorrin

Lehen hiru egunetan launa partida jokatuko dira arratsaldez eta ostiralean zortzi, goizez eta arratsaldez

2025·07·03


Uztailaren 8tik 11ra Donosti Cup txapelketako partidak jokatuko dira Elorri futbol zelaian. Hilaren 8an, 9an eta 10ean arratsaldez soilik jokatuko dira partidak eta egun bakoitzean lau neurketa ikusi ahal izango dira. Ostiralean berriz, uztailak 11, zortzi partida jokatuko dira, lau goizez eta beste lau arratsaldez. Lotura honetan duzue Elorrin jokatuko diren partiden zerrenda zehatza.

Intxurrek bi talde

Intxurreko bi taldek hartuko dute parte Donosti Cupen. Talde bat B11 multzoan ariko da eta bestea B14 multzoan.