Berriak
Atzealdea Uztailaren 9an jokatuko den infantil eta kadete mailetako 3x3 saskibaloi txapelketako izena emateko epeak zabalik jarraitzen du
2022·07·04
Uztailaren 9an, larunbata, infantil eta kadete mailetako gaztetxoei zuzenduriko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da eskolako patioan. Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera txapelketari eta 13:00ak inguruan amaitzea aurreikusten da. Antolakuntzak gaztetxoak txapelketan parte hartzera animatu nahi ditu eta izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi du. Interesatuek kultur etxera joan behar dute eta bertan eman izena.
Txapelketa irabazten duen taldeak 100 euroko saria jasoko du eta parte hartzaile guztiek kamiseta bana eta hamaiketakoa izango dute.