Berriak

Atzealdea Valentziarrei laguntzeko material bilketa egingo da gaur eta bihar 16:00etatik 19:00etara kultur etxean

Esnea, ura, osasun materiala, higiene produktuak, tresneria eta etxerako garbiketa produktuak eskatzen dira

2024·11·04


Iragan astean Valentzian gertaturiko hondamendiak eragindako kalteak konpontzen laguntzeko helburuz, Alegiako Udalak material bilketa bat egingo du azaroaren 4an eta 5ean, gaur eta bihar, 16:00etatik 19:00etara kultur etxeko areto nagusian. Hauek dira herritarrek bertara eraman ditzaketen produktuak:

-Esnea (haurrentzat zein helduentzat).

-Osasun materiala (musukoak, nylonezko eskularruak, bendak, gel hidroalkoholikoa…).

-Higiene produktuak (konpresak, pardelak, gorputzerako produktuak…).

-Tresneria (palak, kuboak, mangerak…).

-Etxe garbiketarako produktuak eta tresneria (lixiba, palak, erratzak…)

Norberak ahal duen neurrian laguntzea eskertuko da.