Berriak

Atzealdea Xabi Solanoren kontzertua izango da martxoaren 31n Elizpe zinean

Bere bakarkako azken lana den “Ereñotzu” aurkeztuko du 22:00etatik aurrera

2017·03·20


Xabi Solanok kontzertu bat eskainiko du Alegian martxoaren 31n, ostirala, Elizpe zinean 22:00etatik aurrera. Kultura batzordeak antolaturiko Neguko Kultur Egitarauaren baitako ekitaldia izango da eta musikari hernaniarrak bere bakarkako azken lana den “Ereñotzu” aurkeztuko du Alegiako emanaldian. Aurkezpenik behar ez duen musikaria da Solano. Etzakitekin hasi, Fermin Muguruzarekin jarraitu eta beste hainbat proiekturen artean, azken urteetan Esne Beltza taldearekin dabil han eta hemen kontzertuak eskaintzen.

Aipatu bezala, martxoaren 31n izango da Solanoren kontzertua eta ekitaldi horri buruzko informazio gehiago nahi duenak Alegiako kultur etxera jo beharko du, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian.