Berriak
Atzealdea Xexili Deunaren egunaren harira, Loatzo musika eskolako ikasleek kalejira eta emanaldia eskainiko dituzte bihar
Emanaldia 18:00etan hasiko da plazan eta ondoren txokolatea banatuko da
2016·11·20
Bihar, azaroak 22, Xexili Deunaren eguna ospatzen da, musikarien eguna ere badena. Horri lotuta, urteroko moduan Loatzo musika eskolako ikasleak kalera aterako dira eguna ospatzera. Kalejira bat egingo dute lehenik Alegiako kaleetan eta ondoren, 18:00etan, emanaldi bat eskainiko dute plazan. Denentzako irekia izango da eta emanaldiaren amaieran txokolatea eskainiko da.