Berriak
Atzealdea XIV. San Silbestre lasterketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 15etik 28ra eman ahal izango dute izena formulario bidez
2025·12·12

Abenduaren 31n San Silbestre lasterketaren hamalaugarren ekitaldia jokatuko da. 17:00etan hasiko da eta maila ezberdinetako lasterketak izango dira. Haurrak ariko dira lehenik eta helduak ondoren. Haurrek kalegora eta kalebehera aldera egingo dituzte lasterketak eta helduek ibilbide luzeagoa izango dute. Plazatik abiatu, kalegorara joan, paseotik zubi zaharrera, Larraitz auzoko ekialdetik Kikarako bidegurutzera, zubiraino itzuli eta paseotik kalebehera aldera egingo dute. Erbeta parke atzeko etxeetatik igaro eta San Juan kaletik plazara itzuliko dira. Infantil eta kadete mailetako parte hartzaileek itzuli bana egin beharko dute eta helduek bi itzuli.
Izena emateko epea abenduaren 15tik 28ra egongo da zabalik eta formulario bidez egin beharko da. Infantil, kadete eta helduen mailetakoek 7 euro ordaindu beharko dute parte hartzeagatik eta probarako diseinaturiko kamiseta bat jasoko dute. Ordainketa lasterketa egunean bertan egingo da dortsala jasotzerakoan eta kamiseta ere orduan emango zaie. Lasterketaren egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, 16:00etatik 16:45era.
Pizgarri modura, mozorro onenaren saria banatuko da eta horrenbestean, herritarrak parte hartzera eta sormenari buelta bat ematera animatu nahi dira.