Berriak

Atzealdea Xoxotera mendi irteera egingo du Alegiako Mendi Asanbladak igandean

Goizeko 9:00etan abiatuko dira kotxez Alegiatik eta eguerdirako etxean izango dira

2019·01·21


Alegiako Mendi Asanbladak 2019ko lehen mendi irteera egingo du igandean, urtarrilak 27. Xoxote mendira, Izarraitz ingurura joango dira. Goizeko 9:00etan abiatuko dira kotxez Alegiatik Aittolaraino. Bertan kotxeak utzi eta Xoxotera igoko dira. Behin buelta eginda, bazkaltzeko etxean izatea aurreikusten dute. Mendi Asanbladatik herritarrak mendi irteera horietan parte hartzera animatu nahi dituzte. Izena eman nahi dutenek kultur etxean edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita eman dezakete.