Berriak
Atzealdea XXIII. Gabonetako Eduardo Tormo Pilota Topaketarako izena emateko aste honetan jarriko da martxan ikastetxeen bidez
2025·11·19

Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.
Eduardo Tormoren omenez
Duela gutxi hil berri den Eduardo Tormoren omenezkoa izango da aurtengo topaketa. Urte askoan izan zen Tormo Alegian irakasle eta antolakuntzak aitortza hori egitea erabaki du. Horrenbestean, XXIII. Gabonetako Eduardo Tormo Pilota Topaketa izango da aurtengo izendapena.