Berriak
Atzealdea Zabalik da abenduaren 9an egingo den eskulan tailerrerako izena emateko epea abenduaren 5era bitartean
17:00etatik 18:00etara HH-LH2 adin tartekoei zuzendua izango da eta 18:00etatik 19:00etara LH3tik aurrerakoentzat
2025·12·01

Abenduaren 9an haurrentzako eskulan tailer bat egingo da kultur etxean. Bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea eta abenduaren 5a izango da azken eguna. 17:00etatik 18:00etara HH-LH2 tartekoentzat izango da eta 18:00etatik 19:00etara LH3tik aurrerakoentzat. Formulario bidez eman beharko da izena. Lotura honetan, www.alegia.eus webgunean, Alegia APPn, karteletako QR kodean eta Udalaren sare sozialetako profiletan dago eskuragarri.