Berriak

Atzealdea Zabalik da emakumeentzat euskara eta gaztelera klaseetan izena emateko epea

Gizarte zerbitzuen bulegora joanda edo deituta eman beharko da eta klaseak urriaren 14an hasiko dira

2025·09·25


Aurreko ikasturteetan bezala, euskara eta gaztelera ikasi nahi duten emakumeei zuzenduriko klaseak eskainiko dira Alegian. Oinarrizko mailatik hasi eta behar den mailara egokitutako klaseak eskainiko dira astearteetan 14:30etik 16:00etara kultur etxean. Lehen eguna urriaren 14a izango da.

Interesatuek astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era gizarte zerbitzuen bulegora joanda edo 943 65 47 68 zenbakira deituta eman dezakete izena. Aurreko ikasturtean klaseetan parte hartuko dutenek ere eman beharko dute izena.