Berriak
Atzealdea Zabalik da irailaren 24ko Artisau eta Nekazal Azoka Berezian postua jartzeko izena emateko epea
2023·09·07
Irailaren 24an, igandea, Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Bereziaren hamaseigarren ekitaldia egingo da. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan eta azokan posturen bat jartzeko interesa dutenek zabalik dute izena emateko epea. Irailaren 15a izango da azken eguna.
Horretarako, Udal webgunearen lehen orrian edo lotura honetan topatuko duzue izena emateko galdetegia. Berau erantzuterakoan, zuen postuan eskainiko dituzuen produktuen eta izango dituzuen azpiegitura beharren berri ere eman beharko duzue. Interesa duen orok eman ahal izango du izena eta epa amaitu aurretik Udalak eskura dituen mahaiak agortzen badira, izena emateko aukera itxi egingo da.