Berriak
Atzealdea Zabalik da martxoaren 1eko 'Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak... Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu' hitzaldirako izena emateko epea
2023·02·08

Martxoaren 1ean, asteazkena, 'Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak... Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu' hitzaldia eskainiko da 18:00etan kultur etxean. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua da eta Rakel Gamito izango da hizlaria. Hitzaldi horretara joateko interesa duten herritarrek zabalik dute izena emateko epea. Otsailaren 24ra bitartean egongo da izena emateko aukera eta kultur etxera joanda edo deituta, 943 65 46 98, kultura@alegia.eus helbidera idatzita edo Alegia APP aplikazioan 'Idatzi udalari' atalaren bidez eman daiteke izena. Gutxienez 10 laguneko taldea osatu beharko da hitzaldia egin ahal izateko.
Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria saileko TREBA gazteak programaren baitakoa da.