Berriak

Atzealdea Zabalik da VIII. Ataria pilota topaketan izena emateko epea martxoaren 3ra bitartean

Izena emateko orria posta elektronikoz bidali behar da eta 2010 eta 2017 artean jaiotako neska mutilek hartu dezakete parte, eskuz zein palaz

2024·02·21


Apirilean ekingo zaio Ataria pilota topaketaren zortzigarren edizioari. 2010 eta 2017 bitartean jaiotako benjamin aurreko, benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilak eskuz ariko dira eta 2010 eta 2015 artean jaiotakoek palaz aritzeko aukera ere izango dute.

Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 3a, igandea, izango da azken eguna. Izena emateko lotura honetako orria bete, argazkia atera eta udakipilotaeskola2021@gmail.com helbidera bidali behar da. Bikoteak elkarteek antolatuko dituzte baina ezinbestekoa da gurasoek orri hau betetzea.

Antolatzaileek gizonezkoen eta emakumezkoen binakako txapelketa bana antolatu nahi dute, mistoa antolatu beharrean. Binakako hori apirilaren amaieran hasi eta ekainaren 29an Baliarrainen amaituko da. Partidak eskualdeko pilotaleku ezberdinetan jokatuko dira eta ez dute eskola kirola edo eskolarteko bestelako probekin datetan bat egingo.