Berriak

Atzealdea Zabalik dago Udako Pelota Eskolan izena emateko aukera

5 urtetik 14 urte bitarteko haurrek eta gaztetxoek eskuz edo palaz aritzeko aukera izango dute ekaina erditik uztaila amaitu bitartean astelehen arratsaldetan

2026·06·03


Intxure Pelota Eskolak zabalik du Udako Pelota Eskolan izena emateko aukera. 5 urtetik 14 urte bitarteko haurrek eta gaztetxoek eman dezakete izena eta eskuz edo palaz aritzeko aukera izango dute. Saioak astelehen arratsaldetan izango dira eta lotura honen bidez eman daiteke izena. Kostua izena ematen duen jende kopuruaren araberakoa izango da. Irakasleak Intxurreko kideak izango dira.