Berriak
Atzealdea Zabalik jarraitzen du Alegiako Tokiko Energia Komunitatean izena emateko aukerak
2023·05·02

Duela hilabete batzuk abian jarritako beste egitasmoa da Tokiko Energia Komunitatearena. Eskolako teilatuan egindako instalazio fotovoltaikoak 106 eguzki plaka ditu, 48 kWpko potentzia eta guztira 71 etxe eta denda txiki hornitzeko ahalmena du.
Proiektua herritarren artean ezagutarazteko egin zen saioaren ostean, hainbat izan dira komunitate energetikoarekin bat egiteko interesa azaldu duten alegiarrak. Inolako konpromisorik gabe aurretiazko izena ematea baliatuz, horietako batzuk jada komunitateko kide dira eta beste hainbatek azken asteetan gauzatu dute izena emate hori. Interesatuek lotura honetan eman dezakete izena.
Hemendik aurrera, proiektuak bere urratsak ematen jarraituko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Energia Komunitateak erakundea jarriko da harremanetan izena emanda dauden herritarrekin, aurrera begira egin beharrekoak zehazteko.