Berriak

Atzealdea Zahagiardoa, erromeria eta DJ Balda izango dira apirilaren 12an Korrika 21 iritsi bitartean

Euskararen aldeko lasterketa apirilaren 13ko goizaldeko 5:15ean iritsiko da Tolosa aldetik

2019·04·05


Atzo hasi zen Garesen Korrikaren 21. ekitaldia. Hilaren 14ean Gasteiza iritsi bitartean 2500 kilometrotik gora egingo ditu Euskal Herriko txoko guztietan barrena eta jada azken txanpan sartuta iritsiko da Alegiara. Apirilaren 13ko goizaldeko 5:15 inguruan iritsiko da Korrika 21 Alegiara Tolosa aldetik. Iritsiera hori girotze aldera, Alegiako Korrikako batzordeak egitarau bat prestatu du apirilaren 12ko iluntzetik hasita.

Gauzak horrela, ostiral iluntzean zahagiardoa egingo da plazan eta ondoren erromeria izango da taxi geralekua dagoen plazatxo horretan Bide Batez taldearekin. Erromeriaren ostean DJ Baldaren saioa izango da eta aipatu bezala, Korrika 21 goizaldeko 5:15ean iritsiko da Alegiara. Korrika egin ostean txokolatea banatuko da plazan. Batzordetik herritarrak Korrikan parte hartzera animatu nahi dira.