Berriak

Atzealdea Zaintzaileei zuzenduriko lehen saioa egingo du Alegia Zainduzek otsailaren 26an

Bertan parte hartu nahi duten zaintzaileek aurrez izena eman beharko dute gizarte zerbitzuetan otsailaren 16tik 24ra

2026·02·11


Alegia Zainduz egitasmoak Alegiako Zaintza Plana osatu du lehen fasean. Bertan, aurrerantzean egingo diren eskuhartze batzuk zehaztu dira eta horien artean lehena, zaintzaileei begirakoa izango da.

Zaintzaileei zuzendutako zortzi saio izango dira guztira, hilean bat eginez. Zaintza behar duen pertsona baten senidea, etxez-etxeko zerbitzuko langilea, barneko zaintzailea… Asko izan daitezke zaintzaile profilak eta horiei guztiei zuzendutako saioak izango dira.

Lehen saioa otsailaren 26an, osteguna, izango da 16:00etatik 18:00etara kultur etxean eta prozesu guztiaren nondik norakoak azalduko dira modu xehean. Zaintzan diharduten eta bertan parte hartu nahiko luketen pertsonek, otsailaren 16tik 24ra eman beharko dute izena, Udaleko gizarte zerbitzuen bulegora joanda edo 943 65 47 68 telefonora deituta.