Berriak
Atzealdea Zehaztuta daude XII. Alegiako Pelota Txapelketako finalak
Uztailaren 18an jokatuko dira 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan, festetako egitarauaren baitan
2026·07·07

Zehaztu dira Alegiako Pelota Txapelketako finalak. Azken bi ostiraletan jokaturiko finalerdien ostean, badakigu zein pilotari ariko diren lau t’erdiko eta binakako finaletan. Finalak uztailaren 18an, larunbata, jokatuko dira 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan, Alegiako festetako egitarauaren baitan. Hauek izango dira partidak:
-Lau t’erdian: Beñat Gorostidi (Zazpi Iturri)-Ander Iraeta (Tolosa).
-Binaka: Harkaitz Murua (Intxurre) eta Julen Sotil (Larraun)-Ander Etxaniz (Antzuola) eta Aimar Segurola (Gazteleku).