Berriak

Atzealdea Zerbitzu Zeregin Anitzeko langileen lan poltsa osatzeko proba praktikoa martxoaren 23an 8:30ean egingo da kultur etxean

Hautagai bakoitzak ariketak egiteko egokiak diren arropak eta oinetakoak ekarri beharko ditu

2021·03·18


Alegiako Udalak Zerbitzu Zeregin Anitzeko langileen lan poltsa osatzeko abian duen urgentziazko prozeduraren proba praktikoa egingo da datorren martxoaren 23an, asteartea, 8:30ean Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean. Lehen proba gainditu zuten hautagaiek izango dute proba praktikoa egiteko aukera eta atxikitako deialdian zehazten da zein hurrenkeratan egingo den. Hautagaiei ariketak egiteko egokiak diren arropa eta oinetakoak ekartzea eskatzen zaie. Prozedurari buruzko informazio guztia lotura honetan duzue.

PDF
0,1 MB
2021·03·18 Deialdia
Zerbitzu Zeregin Anitzeko langileen lan poltsa osatzeko prozedurako proba praktikorako deialdia.