Berriak

Zerbitzuetako zeregin anitzetako lan poltsa osatzeko lehen proba martxoaren 16an izango da 9:00etan kultur etxean

Prozedura horretarako behin betiko onartuen zerrenda albiste honetako loturan kontsultatu daiteke

2021·03·10


Alegiako Udalak zerbitzuetako zeregin anitzetako lan poltsa osatzeko urgentziazko prozesuko lehenengo proba egingo du martxoaren 16an, asteartea. Behin betiko onartuen zerrendan dauden hautagaiek egun horretan goizeko 9:00etan izango dute proba hori Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean. Deialdiko seigarren oinarriko A eta B probak batera egingo dira.

Azpiko loturan kontsultatu daiteke deialdia eta prozedura horretako emaitza eta hurrengo deialdiak webgune honetan argitaratuko dira.

PDF
0,1 MB
2021·03·10 Deialdia
Zerbitzuetako zeregin anitzetako lan poltsa osatzeko lehen proba martxoaren 16an izango da 9:00etan kultur etxean.