Berriak
Goizeko 9:00etan hasiko da eta Alegiako Inaxio Begiristan Kirol eta Kultur Etxean izango da
2019·11·13
Alegiako Udalak zerbitzuetako zeregin anitzetako langile bat hautatzeko abian duen lan eskaintza publikoko lehen proba datorren abenduaren 9an, astelehena, egingo da. Onartuen zerrendan dauden hautagaiek goizeko 9:00etan izango dute lehen proba horretarako hitzordua Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu epaimahaiaren izendapena eta lehen probaren deialdia eta hemen kontsultatu daiteke.