Berriak
Atzealdea Zerbitzuetako Zeregin Anitzetako Langilea Hautatzeko Prozedurako 1.2 ariketa abenduaren 12an egingo da
2019·12·09
Alegiako Udalak martxan duen Zerbitzuetako Zeregin Anitzetako Langilea hautatzeko prozeduraren baitan, 1.2 ariketa egingo da datorren abenduaren 12an, osteguna. Abenduaren 9an egin den 1.1 ariketa gainditu duten hautagaiek goizeko 10:00etan izango dute hitzordua Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean. Bigarren ariketa hori 60 galderaz osaturiko test bat izango da. Lau erantzunen artean zuzena aukeratu beharko dute hautagaiek eta ariketa burutzeko ordu eta hogei minutuko denbora izango dute. Erantzun zuzen bakoitzeko 0,25 puntu lortuko dira eta erantzun oker bakoitzak 0,125 puntu kenduko ditu. Gehienez 15 puntu lortu ahal izango dira eta proba gainditzeko gutxienez 7,5 puntu lortu beharko dira.
Bigarren ariketa egiteko onartuen zerrenda, lotura honetan.