Berriak
Atzealdea Zerbitzuetako Zeregin Anitzetako Langilea hautatzeko prozedurako ariketa praktikoa eta elkarrizketak urtarrilaren 23an egingo dira
2020·01·20
Alegiako Udalak martxan duen Zerbitzuetako Zeregin Anitzetako Langilea hautatzeko prozeduraren baitan, proba praktikoa eta elkarrizketa egingo dira urtarrilaren 23an, osteguna. Aurreko bi probak gainditu zituzten hautagaiek goizeko 09:00etan izango dute hitzordua Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean. Lehenik ariketa praktikoa egingo dute. Gehienez 20 puntuko balioa izango du eta gainditzeko gutxienez 10 puntu atera beharko dira. 13:00ean elkarrizketak egingo dira eta gehienez 5 puntuko balioa izango du. Elkarrizketaren aurretik, proba praktikoa gainditu dutenen zerrenda argitaratuko da, gainditze ez dutenak prozeduratik kanpo geratuko direlako.