Berriak

Atzealdea Zerbitzuetako Zeregin Anitzetako langilea hautatzeko prozesuan eskaerak aurkezteko epea azaroaren 19an itxiko da

Interesatuek udaletxean edo erregistro elektroniko bidez aurkeztu beharko dituzte eskaerak

2024·10·23


Alegiako Udalak Zerbitzuetako Zeregin Anitzetako langile bat hautatzeko prozesua jarri du abian. Interesatuek zabalik dute eskaerak aurkezteko epea eta azaroaren 19ko 14:00etan itxiko da. Karrerako funtzionario postu bat da eskaintzen dena eta interesatuak ondoko moduak erabili ditzakete eskaerak Udalean aurkezteko:

-Udaletxeko erregistroan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

-Udal Erregistro elektroniko bidez.

Azpian duzue Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean urriaren 11n argitaraturiko ebazpena eta bertan kontsultatu daiteke prozesuari buruzko informazio guztia. Lanpostuaren ezaugarriak, eskakizunak…

PDF
0,1 MB
2024·10·23 Ebazpena
LEP. Zerbitzuetako Zeregin Anitzetako Langilea. Deialdia eta oinarriak.