Berriak

Atzealdea Zerbitzuetako Zeregin Anitzetarako Langile postua betetzeko lehen eta bigarren probak ekainaren 27an egingo dira

9:00etan hasiko dira kultur etxean eta prozesuaren jarraipena Udal webgunearen bidez egingo da

2025·05·26


Alegiako Udalak zabalik du Zerbitzuetako Zeregin Anitzetarako Langile plaza bat jabetzan hartzeko hautaketa prozesua. Behin epaimahaia izendatuta eta behin behineko hautagaien zerrenda onartuta, lehen eta bigarren probetarako data eta ordua zehaztu direla jakinarazi nahi da. Ekainaren 27an, ostirala, goizeko 9:00etan hasiko dira proba horiek Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean. Hautagaiei gogorarazi nahi zaie, ezinbestekoa izango dela frogara nortasun agiria eramatea. Aldi berean, prozesuaren jarraipena www.alegia.eus. Udal webgunearen bidez egingo dela ere jakinarazten da.

Lotura honetan kontsultatu daiteke behin behineko hautagaien zerrenda, epaimahaiaren osaketa eta lehen bi proben deialdia jasotzen duen Alkatetzaren erabakia.