Berriak

Zergen kobrantza epeak malgutasunez atzeratuz lasaitasun mezua helarazi nahi zaie herritarrei

Egoeraren bilakaeraren arabera epeak eguneratzen joango dira eta horien berri emango da

2020·04·17


Hainbat zerga ordaintzeko epea bete-betean harrapatu du alarma egoerak. Zerga horien ordainketa helbideratuta ez duten herritar ugarik banketxeetan egin behar izaten dituzte ordainketa horiek eta Alegiako Kutxabanken bulegoa adibidez, hainbat egunetan itxita egon da. Zerga horien ordainketa egin ezin izan dutenei lasaitasun mezua bidali nahi zaie Udaletik. Egoeraren bilakaeraren arabera ordainketa epe berriak ezarriko dira herritarrek orain egin izan ezin dituzten ordainketak egiteko eta hemendik aurrera, egoeraren arabera malgutuko dira ordainketa epeak. Epe horiek zehaztu ahala, Udala bere ohiko kanalen bidez argitaratuko ditu.