Berriak
Atzealdea Zazpi ekitaldiz osatuko da uda hasierako kultur egitaraua
2023·06·12
Alegiako Kultura batzordeak prest du uda hasierarako kultur egitaraua. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 8ra bitartean, zazpi ekitaldi izango dira guztira. Kale antzerkiak, kirol jarduerak, tailerrak… Adin guztietako herritarrei zuzenduriko eskaintza izango da eta festen atarian motorrak berotzen joateko balioko du. Azpian dituzue egitaraua osatuko duten ekitaldiak:
Ekainak 22, osteguna
‘Saguzarrak, gure bizilagunik onenak’ tailerra.
21:15ean plazan.
Ekainak 23, ostirala
San Juan sua. Sutarri dantza taldearen eta Txintxarri abesbatzaren parte hartzearekin.
21:00etan plazan.
Ekainak 24, larunbata
San Juan eguneko zahagiardoa.
Plazan.
Ekainak 29, osteguna
Haurrentzako kale antzerkia: ‘Plaza abordaia!’.
Deabrukeriak taldearen eskutik.
19:00etan plazan.
Uztailak 1, larunbata
Street Basket Alegia 2023. Kuadrilla artekoa.
16:00-20:00.
Larraitz auzoko plazan.
Uztailak 6, osteguna
Kale antzerkia: ‘Mesede bat egitearren’.
Trapu zaharra taldearen eskutik.
19:30ean plazan.
Uztailak 8, larunbata
Street Basket Alegia 2023. Infantil eta kadete mailak.
09:00-13:00
Larraitz auzoko plazan.