Berriak
Atzealdea Zubi Zaharretik kalegorara bitarteko ibai ondoko pasealekua eraberrituko da aurten, lanen lehen fasea gauzatuz
2026·07·09

Alegiako Udalak Oria ibaiaren alboko pasealekua eraberritzeko lanen lehen fasea gauzatuko du aurten. Zubi Zaharretik hasi eta kalegorako bidegorriaren loturara bitarteko lanak egingo dira 2026an. 285.000 euroko aurrekontua izango du lehen faseak eta Udalarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Gipuzkoako Urakek ere esku hartuko dute lanetan. Foru erakundeak 100.000 euroko ekarpena egingo du.
Udalarentzat eremu garrantzitsua da ibai ondoko pasealekua eta egitasmo hau gautzatzen denean, egungo egoera txarra atzean utzi eta herritarrek merezi duten neurriko gunea izango dute. Herriaren bi ertzetara iristen den bidegorriarekiko lotura lanak egingo ditu pasealeku eraberrituak eta oinezkoek eta bizikletek elkarbanatuko dute. Zentzu horretan, segurtasuna eta irisgarritasuna bermatuko dira.