Berriak

Atzealdea Zuhaitz Eguna ospatu dute Aralar institutuko DBH 1 mailako ikasleek Langaurren

Lau espezie ezberdinetako 40 zuhaitz inguru landatu dituzte eta ondoren hamaiketakoa egiteko aukera izan dute

2023·04·19


Urteroko ohiturari jarraituz, Aralar institutuko DBH 1 mailako ikasleek zuhaitzak landatu dituzte Zuhaitz Egunaren bueltan. Gaur goizean eskolatik oinez igo dira ikasleak Langaurrera eta etxolaren inguruan egin dute landaketa. Lizarrak, Arteak, Astigarrak eta Haritzak landatu dituzte eta guztira 40 landaketa egin dira.

Zuhaitzen landaketan bereziki lagundu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, zuhaixkak emanez eta zuloak eta eremuaren prestaketa lanak eginez. Amaitzeko, zuhaixkak landatu ondoren Alegiako Konpostarekin (auzo konpostean sortzen denarekin) estali dira zuloak, ongarri eta babesa emateko. 

Udaleko ordezkariek ere lagundu diete gaztetxoei eta behin lanak amaituta, hamaiketakoa egiteko aukera izan dute.