Web edukia bistaratu

2021-22 Kultur etxeko jardueren eskaintza

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak hainbat jarduera egiteko aukera eskainiko du 2021-2022 ikasturtean. Jarduera horiek urriko lehen astean hasiko dira eta izena emateko epea irailaren 15etik 24ra bitartean luzatuko da. Izena emateko, irailaren 15eko goizeko 9:00etatik aurrera orrialde honen beheko aldean egongo den botoia sakatu eta agertuko den formularioa bete beharko da. Informazio gehiagorako, 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu daiteke edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi.

Izena ematerakoan, eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera banatuko dira plazak. Unean uneko baldintzen arabera, ikastaroetako parte hartzaile kopuruak aldatu egin daitezke. Hori dela eta, itxaron zerrendak mantendu egingo dira eta egoerak ahalbidetzen badu, zerrendako kideak onartu ahal izango dira.

Jarraian duzue jardueren eskaintzari buruzko informazioa.

 

2021-2022 ikasturteko jardueren eskaintza
JARDUERA EGUNAK ORDUTEGIA HASIERA PREZIOA HILEKO
Aerobik (16 urtetik aurrera) Astelehena eta asteazkena 19:30-20:30 Urriak 4

Bazkideek: 25,00€

Bazkide ez direnek: 50,00€

Pilates

Astelehena eta asteazkena

Asteartea eta osteguna

16:45-17:45

19:00-20:00

Urriak 1

Urriak 1

Bazkideek: 25,00€

Bazkide ez direnek: 50,00€

3. adinekoen gimnasia Astelehena, asteazkena eta ostirala 11:00-12:00 Urriak 4 15,00€

 

Oharra: ikastaroen prezioak 2021eko abenduaren 31ra bitartean egongo dira indarrean. 2022ko prezioek igoera bat izatea aurreikusten da. Prezio berriak 2021a amaitu aurretik ezagutaraziko dira. Prezio aldaketarekin norbait ez balego ados, baja emateko aukera izango du.