2022-2023 ikasturterako kultur etxeko jarduerak

2022-2023 ikasturterako Kultur etxeko jardueren eskaintza

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak hainbat jarduera egiteko aukera eskainiko du 2022-2023 ikasturtean. Jarduera horiek iraileko astean hasiko dira eta izena emateko epea irailaren 14tik 23ra bitartean luzatuko da. Izena emateko, irailaren 14eko goizeko 9:00etatik aurrera orrialde honen beheko aldean egongo den botoia sakatu eta agertuko den formularioa bete beharko da. Informazio gehiagorako, 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu daiteke edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi.

Izena ematerakoan, eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera banatuko dira plazak. Ikastaroan izena ematen dutenek kurtso osoari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dute, nahiz eta saio guztietan parte ez hartu. Jarraian duzue jardueren eskaintzari buruzko informazioa.

 

2022-2023 ikasturteko jardueren eskaintza
JARDUERA EGUNAK ORDUTEGIA HASIERA PREZIOA HILEKO
Aerobik (16 urtetik aurrera) Astelehena eta asteazkena 19:30-20:30 Irailak 26

Bazkideek: 25,00€

Bazkide ez direnek: 51,00€

Pilates

Astelehena eta asteazkena

Asteartea eta osteguna

16:45-17:45

19:00-20:00

Irailak 26

Irailak 27

Bazkideek: 25,00€

Bazkide ez direnek: 51,00€

3. adinekoen gimnasia Astelehena, asteazkena eta ostirala 11:00-12:00 Irailak 26 15,00€

 

 

Izena eman