Web edukia bistaratu

2023-2024 Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko jarduera eskaintza

Alegiako Udalak prest du 2023-2024 ikasturterako jardueren eskaintza. Cardio Dance, Pilates eta Hirugarren Adinekoen gimnasia izango dira eskainiko diren jarduerak eta izena emateko epea irailaren 6ko 9:00etatik irailaren 15era egongo da zabalik. Webgune honen bidez eman beharko da izena, azpiko botoian sakatuta eta jarraian duzue ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatza. Izena ematearen ordenaren arabera esleituko dira plazak.

JARDUERA ORDUTEGIA HASIERA EGUNA PREZIOA HILEKO
Cardio Dance (16 urtetik gorakoentzat) Astelehena eta asteazkena: 19:30-20:30. Irailak 18

Bazkideek: 26€

Ez bazkideek: 52€ 

Pilates

Astelehena eta asteazkena: 16:45-17:45.

Asteartea eta osteguna: 19:00-20:00.

Irailak 18

Irailak 19

Bazkideek: 26€ 

Ez bazkideek: 52€

Hirugarren Adinekoen Gimnasia Astelehena, asteazkena eta ostirala: 11:00-12:00.  Irailak 18 15€

Jarduera berriak 2024ari begira

Udalak herritarren iritziak bildu nahi ditu indarrean den eskaintza hobetzeko helburuarekin. Irailaren 6an martxan jarriko den azpiko loturako galdetegiaren bidez, kultur etxeko eskaintza osatuko luketeen zein jarduera egitearen inguruko ekarpenak egin ditzakezue. Udalak guztiak aztertu eta 2024ko urtarrilean eskaintza zabaltzeko ahalegina egingo du.

Jarduera berriak